XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreragoko batetan ezargailua, beira errektangeluarra eta mehea aipatu ditugu.

- Har ezazu ezargailu bat.

- Ebaki ezazu patata bat bere erditik.

- Behatz batez uki ezazu ebakitako alderdia, eta behatz beraz uki ezazu ezargailuaren erdialdea.

- Jar ezazu ezargailua plataforma gainean, mantxa zuria eta plataformaren zuloa batean daudela.

- Eutsi ezazu pintzaz ezargailua.

Orain has zaitezke mantxa zuria hebratzen: baina ondorengo arauak jarraitzea komeni da: 4.- Bira ezazu errebolberra, objektua handipen gutxiena duen objektiboa fokatzeko.

5.- Objektiboa ikusi nahi dugun objektura hurbiltzeko, mikroskopioak 2 eratako torlojoak ditu: a) torlojo makrometrikoak, hodia azkar mugitzekoak.

b) torlojo mikrometrikoak, hodia emeki mugitzekoak.

Lehenengo: Mugi ezazu torlojo makrometrikoa, objektiboaren ertza ezargailutik 5 mmtara egon arte.

Gero urrun ezazu, oso poliki, objektiboa torlojo bera erabiliz, garbi ikusi arte.

6.- Jar zaitez lasai; ahal baduzu, aulki normalean baino garaiago batetan.

Begira ezazu ezkerreko begiaz, baina eskuin aldekoa ere irekita eduki.

Ahal den garbiena ikus dadin, torlojo mikrometrikoa mugitu behar da.

7.- Handipen handiagoz ikusi nahi duzunean, ezkerreko eskuaz eutsi hodia eta besteaz errebolberra mugi ezazu eskuin alderuntz beste lentea geratu arte.

Batzutan objektiboa aldatu baino lehen hodia goruntz mugitu behar da.

8.- Objektua argitasun handiagoz ikusteko, mugi ezazu ispilua eta ireki edo itxi piska bat gehixeago diafragma, egokitu arte.

9.- Zuk ikusten duzun irudia alderantziz dago; (...).